/
Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste

Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste - PowerPoint Presentation

aaron
aaron . @aaron
Follow
343 views
Uploaded On 2019-06-22

Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste - PPT Presentation

etxetxoa zuritasuna Morfema motak Hitza osatzen duten morfema guztiak ez dira izaera berekoak Bi bereiztuko ditugu Lexikala lexema hitzari esanahia ematen diote pilota pilotapartida ID: 759850

Share:

Link:

Embed:

Download Presentation from below link

Download Presentation The PPT/PDF document "Morfemak Hitzak morfemez osatuak daude. ..." is the property of its rightful owner. Permission is granted to download and print the materials on this web site for personal, non-commercial use only, and to display it on your personal computer provided you do not modify the materials and that you retain all copyright notices contained in the materials. By downloading content from our website, you accept the terms of this agreement.


Presentation Transcript

Slide1

Morfemak

Hitzak morfemez osatuak daude. Morfema unitate txikiena da, ezin daitekeena beste inolako zatitan banatu. Kate mintzatuko zati autonomorik txikien horiek adierazle eta adierazia dute:

etxe-txo-a, zuri-tasuna

Slide2

Morfema motak

Hitza osatzen duten

morfema

guztiak ez dira izaera berekoak. Bi bereiztuko ditugu:

Lexikala (lexema)

: hitzari esanahia ematen diote:

pilota

;

pilota-partida

Gramatikalak:

lexemari

informazio morfosintaktikoa eransten diote:

pilota+a+k

. Bi bereizten dira:

Flexio morfemak

(morfema gramatikalak): deklinabideko atzizkiak, aditz markak.

Errator morfemak

: hitz eratorriak sortzekoak

Slide3

Hitzaren osagaiak

Erroa

: Edozein hitzen oinarrizko segmentua, beti ageri dena, flexio eta erator hizki guztiak kendu ondoren geratzen dena, eta gehiago zati ezin daitekeena. Erroa izaten da hitzaren esanahia daraman zatia: z

uri

,

zurixka

,

zuritu

,

zuritzen

,

zuritasun:

zuri

da erroa

Hizkiak:

erroari eransten zaizkio eta bere modifikatzaileak dira. Azken hauek bi motatakoak izan daitezke:

Flexio hizkiak

: informazio gramatikala ematen dute:

-a/-ak

Erator hizkiak

: esanahia dute eta hitz eratorriak sortzeko erabiltzen dira:

-tasun, -le, -tzaile

Slide4

Erator hizkiak

Hiru motatakoak izan daitezke: Aurrizkiak: hitzaren hasieran agertzen direnakArtizkiak: hitzean tartean txertatzen direnakAtzizkiak: hitzaren bukaeran kokatu ohi diren atzizkiak

Aurrizkiak

:

des

egin,

ez

ikasi,

berr

esan…

Artizkiak

: i

ra

katsi, e

ra

gin…

Atzizkiak

: ile

tsu

, senti

bera

, eros

le

Slide5

Izen bakunak, eratorriak eta elkartuak

Izen bat bere osagaien arabera ere azter daiteke, formaren aldetik, alegia:

zapata → izen soila edo bakuna

zapata-denda → izen elkartua

zapatagintza → izen eratorria

Hiru izen dauzkagu hor, formaz ezberdinak: izen soil edo bakuna da lehenbizikoa (

zapata

), elkartua bigarrena (

zapata + denda

) eta eratorria hirugarrena (

zapata + gintza

).

zapata ⇒ soila edo bakuna dela diogu, ezin delako izen horren azpian semantika aldetik esanahia izan dezakeen zati txikiagorik egin. Erro hutsez osatutako forma da.

zapata-denda ⇒ izen elkartuetan, bi izen bereizten ditugu, biak beregainak:

zapata

eta

denda

bereiz erabil ditzakegu, zein bere adierarekin; eta horrez gain, elkarturik

zapata-denda

hitza osatzen dute, beste adiera bat, hirugarrena, daukana. Bi erroz edo gehiagoz osatutako formak dira elkartuak. Molde horretakoak dira hauek ere:

auto-saltzaile, hegazkin-gidari, behi-esne, fabrika-langile, etxe-tresna, kolko-bertso, herri-eskola…

zapatagintza ⇒ eratorrietan ere bi zati ditugu, beregaina bat eta ez beregaina bestea: izena alde batetik (

zapata

) eta beste atal bat (

gintza

, kasu honetan), bereiz erabili ezin dena, autonomiarik ez duena. Erro batez eta morfema eratorle batez osatutako formak dira. Beti beste izen batekin erabiliko dugu, edo aditz batekin:

lapurketa, azterketari, ikusmen, erosketa, erabilpen…

esaterako.

Hona hemen zenbait adibide:

Izen soila Izen elkartua Izen eratorria mendi mendi-bide mendizale esku eskubaloi eskukada elur elur-zulo, elur-jausi elurtegi ur ur-tanta urtegi pago pago-zelai pagadi liburu eskuliburu liburugintza

Ikus hemen morfologiako

hitzaren gramatika

atala.

Related Contents


Next Show more