/
Demo Day 2018 STARTUPEN TXOSTENA Demo Day 2018 STARTUPEN TXOSTENA

Demo Day 2018 STARTUPEN TXOSTENA - PowerPoint Presentation

lindsaybiker
lindsaybiker . @lindsaybiker
Follow
342 views
Uploaded On 2020-08-28

Demo Day 2018 STARTUPEN TXOSTENA - PPT Presentation

Ezagutu itzazu eraldaketa digitala bultzatu eta zure enpresan negozio berriak gara ditzaketen startupak DEMO DAY 2018 AURKEZPENEN AGENDA 1 ARETOA ORDUA STARTUPA JATORRIA EREMU TEKNOLOGIKOA ID: 808470

ditu eta gure zein eta ditu zein gure bezero edo industria batean dago proiektua startupa lerro arazo erronka zerbitzuaren

Share:

Link:

Embed:

Download Presentation from below link

Download The PPT/PDF document "Demo Day 2018 STARTUPEN TXOSTENA" is the property of its rightful owner. Permission is granted to download and print the materials on this web site for personal, non-commercial use only, and to display it on your personal computer provided you do not modify the materials and that you retain all copyright notices contained in the materials. By downloading content from our website, you accept the terms of this agreement.


Presentation Transcript

Slide1

Demo Day 2018

STARTUPEN TXOSTENA

Ezagutu itzazu eraldaketa digitala bultzatu eta zure enpresan negozio berriak gara ditzaketen startupak.

Slide2

DEMO DAY 2018

- AURKEZPENEN AGENDA

1. ARETOA

ORDUA

START-UPA

JATORRIA

EREMU TEKNOLOGIKOA

10:40

ALTERIA AUTOMATION

Madril

Gauzen Internet

10:50WEARHEALTHAlemaniaGauzen Internet11:00LIMMAT GROUPNorvegia-SegoviaGauzen Internet11:10ATTEN2GipuzkoaGauzen Internet11:20STOCKAREBizkaiaGauzen Internet11:30ZOLERTIAKataluniaGauzen Internet11:40KARTEN SPACEArabaNanosateliteak12:30MESBOOKValentziaBig Data / Analitika aurreratua12:40DATIVE PARTNERS BizkaiaBig Data / Analitika aurreratua12:50LIS-SOLUTIONSArabaBig Data / Analitika aurreratua13:00SKOOTIKGipuzkoaBig Data / Analitika aurreratua13:10OBUU TECH MadrilBig Data / Analitika aurreratua

2. ARETOA

ORDUA

START-UPA

JATORRIA

EREMU TEKNOLOGIKOA

10:40

KEYNETIC

Bizkaia

Zibersegurtasuna

10:50

RELYUM by SOC-E

Bizkaia

Zibersegurtasuna

11:00

COUNTERCRAFT

Gipuzkoa

Zibersegurtasuna

11:10

ENIGMEDIA

Gipuzkoa

Zibersegurtasuna

11:20

GLOBE TESTING

Araba

Zibersegurtasuna

11:30

MIZAR

Araba

Fabrikazio Gehigarria

11:40

OPTIMUS 3D

Araba

Fabrikazio Gehigarria

11:50

NAOTECH

Kantabria

Fabrikazio Gehigarria

12:30

NANOCNET

Kanada

Material berriak

12:40

TEDCAS

Nafarroa

Errealitate birtuala/areagotua

12:50

SOLID VIRTUAL

Bizkaia

Errealitate birtuala/areagotua

13:00

CIN ADVANCED

Gipuzkoa

Ikuspen artifiziala

13:10

HEPTASENSE

Portugal

Ikuspen artifiziala

Slide3

Startupa lerro batean

4.0 produktuen fabrikatzailea/ingeniaritza, mantentze prediktiborako eta prozesuen kontrolerako sentsore adimentsuetan eta datuen bilketan adituak.

Egoitza:

Madril - Espainia

Sortzaileak

Jose Ramón Vigil

-

Mario Alfonso

Langileak

4

Eraikuntza-urtea

2016Produktu/zerbitzuaren deskribapenaProduktu ez-intrusiboak, erraz egokitzen direnak egungo industria ekoizpeneko kateetara, eta eskura dauden funtzionaltasun guztiak barneratzen uzten dutenak (industria metrologia, kalitatearen kontrola, mantentze-lan prediktiboa) IoT bidezko haririk gabeko konektibitatearekin, eta sentsore adimentsuetatik lortutako datuak prozesatzeko modulu adimentsuen bitartez (Legacy / PLC Ikusmen artifiziala eta laser bidezko markatzeko makinen datuen erregistroa). Produktu izarra: Smart Bug 4.0Arazoen konponketaBi arazo daude: 3.0 industriatik 4.0 industriara igarotzeko, hedatuta dauden eta erabiltzen diren industria sistemetan adimena barneratu behar da, amortizazio aldian, haiei uko egin beharrik gabe.Egun, ekoizpen-lineetatik eskuratutako datuen % 80 galdu egiten da, eta datuak biltzeko hardwareen eta sentsoreen zatian oinarritzen diren produktu eta enpresa gutxiegi daude. Alteriak arazo horiek bere produktu estandarrarekin (Smart Bug 4.0) eta neurrira egindako garapenekin konpontzen ditu.BezeroakSegmentazio horizontal batean, gure bezeroa industria ekoizpeneko edozein linea izan daiteke (elikadura, automobilgintza, aeroespazioa, etab.). Segmentazio bertikalean, gure bezeroak aholkularitzak, ingeniaritzak edo banatzaileak izan daitezke. Ingeniaritza gaitasuneko teknologia fabrikatzaileak gara. Bezeroek barneratuaAlteriak bi salmenta-estrategia ditu: bezero handiak garapen proiektu espezifikoekin + azken produktua eta produktuen salmenta zuzena bezero guztientzat. Hauek dira gure bezero garrantzitsuenak: Gasteizko Mercedes Benz, Londreseko Powerlase eta Latinoamerikako markagailuen fabrikatzaile/banatzaile bat. Alteriak 3 kontratu handi ditu pipelinean.BIND 4.0ren kolaboratzailea den enpresarekin duen proiektuaMERCEDES BENZ VITORIA: Roboten mantentze prediktiboa hobetzeko sentsorizazioa.1. Aretoa10:40GAUZEN INTERNETA - DATU-BILKETA

Slide4

Startupa lerro batean

Lan-osasuna eta -segurtasuna ahalduntzeko adimena.

Kokapena

Bremen - Alemania

Sortzaileak

Esteban Bayro Kaiser/

Stefanos Trialonis

Ikastaroetara joan diren pertsonen kopurua.

12

Eraikuntza-urtea

2015

Produktu/zerbitzuaren deskribapenaGure plataformak machine learning-a erabiltzen du gainean jar daitezkeen (wereable) gailuen edo IoT gailuen datuekin, konpainiei denbora errealean haien langileen segurtasun eta osasunerako arrisku-faktoreak neurtzen laguntzeko, estresa, nekea, erorikoak, jarduera eta geoperimetrajea, esaterako. Ondorioz, orain, enpresek lesioen, gaixotasunaren eta lan istripuen ondoriozko bajak murriztu ditzakete, eta baita produktibitatea eta operazioen efizientzia hobetu ere.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Urtean 2,78 M langile hiltzen dira eta 374Mk lesioak edo gaixotasunak jasaten dituzte lanean, eta guztira 141B €-ko kostua sortzen dute. Halere, konpainiek ez dituzte ezagutzen langileen segurtasunari eta osasunari lotutako arriskuak istripu bat gertatzen den arte; eta ezin dute denbora errealean bistaratu langilearen eta haren ingurunean arriskuaren adierazleak, zeinak istripuen, gaixotasunen, lan uzteen eta ekoizpen txikiaren jatorrizko arrazoiak izan daitezkeen.Zein bezero motari dago zuzendua?Gure bezeroak eskuzko langile asko dituzten enpresak dira, lan-segurtasun eta -osasunean arrisku handiei egiten dietelako aurre. Energia sektoreko enpresak eta zerbitzu publikokoak, fabrikaziokoak, automobilgintzakoak, garraio eta eraikuntzakoak euren interesa azaldu dute plataforma ezagutzean.Gaur egun, enpresa askok 4.0 industria makinetatik langileetara hedatzearen balioa ikusten dute, are zehatzago lan-segurtasun eta -osasun arloetan. Horregatik, gure plataforma adimentsua oso bizkor atera dugu nazioartera, Alemaniatik Frantziara eta orain baita Espainiara ere. Une honetan, gure bezeroak energia sektoreko, trenbide-garraioko, automobilgintzako eta fabrikazioko sektoreetako konpainia handiak dira.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)BRIDGESTONE: Langileen segurtasun-sistema, erorikoak detekta ditzakeenak. Lanpostu desberdinetan arriskuen ebaluazioa.MERCEDES BENZ VITORIA: Balorazio ergonomikoa denbora errealean. 1. Aretoa 10:50GAUZEN INTERNETA - DATU-BILKETA

Slide5

Startupa lerro batean

Azpiegituren kudeaketa eta efizientzia hobetzen dituzten digitalizaziorako irtenbide teknologikoak.

Kokapena

Gaztela eta Leon - Espainia

Sortzaileak

Daniel Martin de Lucas

/

Isabel Muñoz Pedriza

Langile kopurua

-

Eraikuntza-urtea

2015Produktu/zerbitzuaren deskribapenaIMASek azpiegitura baten 3 informazio-maila ematen ditu denbora errealean:DIGITALIZAZIOA: sistemen dokumentazioan sartzen da eta mantentze-jardueren kontrola/erregistroa errazten du aplikazio mugikor baten bitartez.MONITORIZAZIOA: Azpiegituraren datuak segurtasunez eta modu ez intrusiboan biltzen ditugu.MTZE PREDIKTIBOA: Big Data eta adimen artifiziala erabiltzea aldez aurretik mantentze-jarduerak programatu eta mantentze-lanen kostuak optimizatzeko. Zein arazo/erronka lantzen ditu?• Landako mantentze-lanetako langileak ezin dute atzitu informazioa denbora errealean.• Mantentze-erregistroen prozesuak burokratikoak dira.• Prestakuntza aldi luzeak langile berrientzat.• RAMS eta bermeen kontrol-falta.• Mantentze-lan prediktiboko aplikazioen erabilera eskasa.Zein bezero motari dago zuzendua?• Azpiegituraren administratzaileak• Azpiegituraren mantentzaileak• Hornitzaile industrialak eta teknologikoak• Eraikuntza enpresakBezero nagusiak: BANENOR, TÜV SÜD, CAF and SENER.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)CAF: Laguntza-sistema eskalagarri batean oinarritutako azpiegituren mantentze-lan prediktiboak, mantentze-lanen efizientzia, baliabideen kudeaketa eta instalazioen erabilgarritasuna hobetzeko.1. Aretoa11:00GAUZEN INTERNETA - DATU-BILKETA

Slide6

Startupa lerro batean

Makina kritikoen egoera eta aktiboen jarreren digitalizazioa on-line sentsore bitartez kontrolatzeko irtenbideak ematen ditu.

Kokapena

Gipuzkoa - Euskadi

Sortzaileak

Edgar J. Martinez

/

Eneko Gorritxategi Arrondo

Langile kopurua

8

Eraikuntza-urtea

2012Produktu/zerbitzuaren deskribapenaGure sentsoreak industrian aktibo kritikoak mantentzeko eta operazioak optimizatzeko erabiltzen dira. Gure teknologia Industry 4.0rekin lerrokatuta dago, eta informazio garrantzitsua ematen du lubrifikatzailearen eta makinen inguruan.OilHealth sentsoreak lubrifikatzailearen degradazioaren inguruko informazioa ematen du eta makinan mantentze-lanak planifikatzen uzten du. Bestetik, OilWear sentsoreak makinaren higadura-patroiaren inguruko eta huts egiteko arriskuaren inguruko informazio garrantzitsua ematen du.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Operazioaren kudeaketarako eta mantentze-lanentzako ikuspegi berri bat eskaintzen dugu, lineako sentsoreen teknologiaz baliatuta. Sentsoretik eskuratutako datuak prozesuaren operazio-datuekin alderatzen ditugu eta ate berri bat ari gara irekitzen erabaki hobeak hartzeko.Esaterako, makinaren estres-uneak identifika ditzakegu eta akats kritikoak detektatu eta haiei aurre hartzeko informazio garrantzitsua eman dezakegu.Zein bezero motari dago zuzendua?Nagusiki lubrifikatutako makineria kritikoak (turbina eolikoak, gas edo lurruneko turbinak, konpresore handiak, transmisioak edo prozesatze-lerro handiak) erabiltzen edo fabrikatzen dituzten enpresa handi edo ertainei, .Saltzaileen eta banatzaileen talde bat dugu Espainian, Italian, Hego Korean eta Australian. 2017-2018an zehar, Ipar eta Hego Amerikan hedatzeko lanean ari gara, industriako bazkide eta banatzaileen bitartez. BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)MERCEDES BENZ VITORIA: Olioaren eta makinaren degradazioaren kontrola. Airea presioan duten konpresoreentzat eta sistema hidraulikoentzat olio-zirkuituen monitorizazio-irtenbideak (mahai jasotzailea). 1. Aretoa11:10GAUZEN INTERNETA - DATU-BILKETA

Slide7

Startupa lerro batean

Aktiboen segimendua barruan zein kanpoan, denbora errealean.

Kokapena

Bizkaia - Euskadi

Sortzaileak

Lander Unanue

/

Jon Clemente

/

Aitor Gil

Langile kopurua

2Eraikuntza-urtea2017Produktu/zerbitzuaren deskribapenaStockarek aktiboen segimendua kanpoan zein barruan eskaintzen du, denbora errealean. Aktiboei identifikazio-etiketa bat gehituta, haiek jarraitu eta galtzea saihestuko dugu. Ondorioz, aktiboak erabilgarriagoak eta efizienteagoak izango dira.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Industriako enpresa gehienek ez dituzte euren baliabideak eta aktiboak behar bezala erabiltzen, kudeaketa eraginkorrik ez dutelako. Gehienetan, ez dakite non dauden erremintak edo ekipoak, eta ez dakite non eta nola dauden aktiboak. Stockarek irtenbidea ematen du aktiboak erraz eta denbora errealean kokatu, identifikatu eta sentsorizatzeko.Zein bezero motari dago zuzendua?Mugikortasun handiko aktibo baliotsuak erabiltzen dituzten eta haiek etengabe kokatuta eduki behar dituzten industriako enpresak.2016an, industriako hainbat enpresa gurekin jarri ziren harremanetan aktiboen segimendua egiteko irtenbide bat garatzeko, eta baliabide eta erreminta galerak saihesteko. Proiektuaren arrakastaren ondoren, beste hainbat enpresak ere euren interesa erakutsi ziguten guk balioztatutako irtenbidea ezagutzeko. ABB da gure bezero ezagunenetako bat.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)ABB: Neurketa ekipoen eta biltegiko lanabesen irteera erregistroaren automatizazioa RFID bitartez. Galindoko ABBtik bezeroa zerbitzuei ematen zaien kokapenetara bidaltzen zaien geokokapena eta haien segimendua Sigfox bidez.1. Aretoa11:20GAUZEN INTERNETA - DATU-BILKETA

Slide8

Startupa lerro batean

Ekipoak eta prozesuak Internetera modu errazean konektatzeko irtenbide elektronikoak.

Kokapena

Bartzelona - Espainia

Sortzaileak

Marc Fàbregas Bachs

Langile kopurua

5

Eraikuntza-urtea

2014

Produktu/zerbitzuaren deskribapena

Ekipo elektronikoak hornitzen ditugu integratzeko eta oso erraza egiteko IoT produktu baten diseinua eta garapena. Gure produktua ingurune fisikoarekin elkartzen da sentsore eta eragileen bitartez, haiek digitalizatzen ditu eta Interneteko plataformekin konektatzen da haririk gabeko komunikazioarekin, API estandar baten bitartez. Hardwareak aurretik kargatutako sistema eragile bat eta software at ere badu, zeina oso erraz pertsonaliza daitekeen kasu bakoitzeko eskakizun teknikoei egokitzeko.Zein arazo/erronka lantzen ditu?IoT eraldaketa disruptiboa dakar, baina aldi berean, negozio-ereduetan hura barneratu nahi duten enpresentzat erronka ere bada. Baina ezagutu eta menperatzea komeni den hainbat teknologia konplexu ere erabiltzen ditu. Horietako bat objektu fisikoak Internetera konektatzea da. Hau da errazten dugun zatia. Horren bitartez, produktua merkatura ahalik eta denbora laburrenean atera daiteke, eta ez da beharrezkoa izango ezagutza zehatzegia. Zein bezero motari dago zuzendua?Internetera konektatzean balioa irabaz dezaketen enpresa ertainak eta txikiak, IoT proposamenaren muina izan gabe. Gure bezeroak 4.0 industriako sektorekoak, Hiri Adimentsuak eta Konektatutako Eraikin/Etxeak dira.Bezeroen 2 profil desberdin ditugu. Batetik, gure garapen tresnak eta gure produktuak etorkizuneko IoT irtenbideen kontzeptua eta pilotuak probatzeko erabiltzen dituzten bezeroak daude. Bestetik, gure irtenbidea barneratu duten bezeroak ere badaude, eta IoT gailuak erraz sortzeko ekoizpen masiboko produktuetan barneratu dituzte. Zentzu horretan, RIVAren industriarako argiztatze-irtenbidea adibide bat da.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)ULMA: Proiektua zehazten ari da oraindik.1. Aretoa11:30GAUZEN INTERNETA - DATU-BILKETA

Slide9

Startupa lerro batean

Software plataforma 4.0 enpresarako ekoizpen prozesuen

monitorizaziorako

eta kontrolerako

Kokapena

Galizia - Espainia

Sortzaileak

Carlos Calvo Orosa

/

Gonzalo Blázquez Gil

/

Oscar Gonzalez RepresasLangile kopurua2Eraikuntza-urtea2017Produktu/zerbitzuaren deskribapenaFlyThings Internet of Things industria inguruneetan datuak bilduz, monitorizazioa eta analisiak eginez eta denbora errealeko kontrolaren bitartez barneratzen laguntzen duen hodeiko softwareko plataforma da. FlyThings IIoT plataformak ikusgarritasun handiagoa ematen die ekoizpen sistema eta prozesuei. Horrez gain, FlyThingsek enpresei euren prozesuen inguruko aurreikuspenak egitea eta gertatuko denari onura ateratzea ahalbidetuko dien sistema adimentsua eskaintzen du.Zein arazo/erronka lantzen ditu?FlyThings IIoT plataforma datu ugari maneiatu eta informazio bihurtzen uzten digun software tresna da. Hauek dira eskaintzen dituen aplikazioetako batzuk: mantentze prediktiboa, logistika adimentsua, energiaren administrazio adimentsua edo ekoizpenaren monitorizazioa denbora errealean. FlyThingsek zure datuak informazio bihurtzen ditu denbora errealean eta, horri esker, gertatzen denaren onurak identifikatu eta haien segimendua egin daiteke.Zein bezero motari dago zuzendua?Gure xede bezeroak euren makinen, prozesuen, pertsonen eta produktuen datuetatik abiatuta informazioa lortzen interesa duten industria-konpainiak dira. Horrela, industria-operazio adimentsuak ahalbidetu eta IIoT-aren gaitasun bakunei onura atera ahal izango zaie.Flythings teknologia eta produktuak barneratu dituzte hainbat bezerok dagoeneko, horien artean Ferrocial Servicios eta Orbis Tecnología Eléctrica S.A., beste hainbat multi-site enpresaz gain.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)Proiektua zehazten ari da oraindik.GAUZEN INTERNETA - DATU-BILKETA

Slide10

Startupa lerro batean

Analitika geoespaziala munduaren ikuspegi berri batentzako.

Kokapena

Araba - Euskadi

Sortzaileak

Ainhoa Cid

/

Máximo Calvo

Langile kopurua

6

Eraikuntza-urtea

2015Produktu/zerbitzuaren deskribapenaKaten Space Lurraren Behaketa sektorearen barruan “end to end” soluzioak eskaintzen dituen enpresa da. Gure helburua sateliteetatik ateratako irudiak informazio zehatz bihurtzea da, eta gure bezeroei erabakiak hartzen laguntzea, balio erantsi handiko datuen iturri berri bat sortuz. Kartenen nanosateliteen gure konstelazioa ari gara sortzen,etengabe kalitate handiko datuen Terabyteak sortu ahal izateko. Zein arazo/erronka lantzen ditu?Gure datuen sistemek eta prozesatze-fluxuek satelite bidez ateratako irudien analisia ahalbidetzen dute, beste iturrietatik ateratako datuekin batera, eta irtenbide osoak eta informazio-produktu zehatzak sortzen dituzte. Karten Spacek sateliteetatik ateratako datuak itzultzen ditu munduko edozein lekutan gertatzen ari dena ulertzeko, bikaintasun eta ezagutza berriak sortu eta gure bezeroek euren jardueren kontrola hobe dezaten.Zein bezero motari dago zuzendua?Karten Space irtenbideak zoruaren, baliabide hidrikoen eta azpiegituren kudeaketa, kontrola eta monitorizazioa hobetu eta erraztea dute helburu, eta sektore publikoari, nekazaritzako industriari eta azpiegituren sektoreari daude zuzenduta.Neurrirako analisien irtenbideak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu gure bezeroen beharrei erantzun eta produktu guztiz egokituak sortzeko. Gure irtenbideen bezero nagusiak azpiegituren mantentze-lanen eta kudeaketa enpresen eta herri administrazioko enpresak dira.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)IBERDROLA: Satelite bidezko irudien bitartez azpiegitura elektrikoen inguruko landaretzaren analisia.1. Aretoa11:40BESTELAKO TEKNOLOGIAK

Slide11

Startupa lerro batean

Edozein sektoreko fabriketako eragileak denbora errealean lotzen eta kudeatzen dituen sistema ziberfisikoa.

Kokapena

Valentzia - Espainia

Sortzaileak

Diego Sáez de Eguílaz

/

Fernando Molinuevo

/

Pablo Rodriguez

Langile kopurua

31Eraikuntza-urtea2013Produktu/zerbitzuaren deskribapenaMESbook Denbora Errealeko Fabriken Kudeaketa-sistema bat da, zeina elkarri konektatu eta haiek fabrikaren eragile nagusien kudeaketa-sistema bakarra eratzen duten: Makinak, Produktuak, Materialak, Pertsonak, Sistemak (ERP, GMAO...) eta Departamentuak. % 100 dago webgunean, EUROa erabiltzen du Neurri Nagusi gisa, eguneroko intzidentziei bere kabuz egokitzen da, eskalagarria da... Gainera, erabiliagatik ordaintzeko moduan eskaintzen da, hileko kuotatan, dena barne: eguneratzeak, hobekuntzak, aldizkako txostenak, trebakuntza...Zein arazo/erronka lantzen ditu?Industriaren arazoak: lehiakortasun handia, lehiakortasuna galtzea, produktibitate txikia, kostuen desbideraketa, konektatu gabeko departamentuak... MESbookek informazio objektiboa ematen du, denbora errealean, erabakiak hartu ahal izateko, eta kostuetan zein produktibitatean aurki daitezkeen zuloak bizkorrago konpontzen laguntzen du. MESbook GEHIAGO (Produktibitatea), HOBETO ( Kalitatea) eta MERKEAGO (Kostuak) fabrikatzeko irtenbide integratua da. Hari esker, enpresek euren EBITDA % 40 arte hobetzen dute, eta PAYBACK-a urte batetik behera murrizten dute.Zein bezero motari dago zuzendua?MESbook edozein motatako industriari egokitu daitekeen produktu estandarra da (fabrikazioa, eraldaketa, manipulazioa, muntaketa...), inplementazio teknologiko maila dena dela ere. Gure helburua 4.0 industria fabriken erdiko klasera eramatea da: industria ETEetara, alegia.MESbook edozein enpresa eta prozesuri egokitzen zaio, eta 12 sektoreko 40 enpresa baino gehiagotan balioa sortzen ari da: elikadura, farmazeutikoa, inprimaketa, kosmetikoa, metala, automobilgintza, plastikoa, altzariak, kartoia, birziklatzea, zeramika... Gure bezeroen artean ditugu: Almendra y Miel, Apisol, Ducplast, Doña Jimena, Ubesol, Cipasi, Cartonajes La Plana, El Molino, Vicente Giner, Sesderma, Compac, Royo Group, Ducplast, Lisart, COVAP, Dolz…BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)MICHELIN: Kableak egiteko makina batean IoT proiektua haren mantentze-lan prediktiboa optimizatzeko.RPK: Konformazio makinen eremuaren konexioa, kontrola eta kudeaketa, eta egungo ERPrekin konektatzea, posible denean, hiru mailak gainbegiratzeko (operarioa, erantzuleak eta zuzendaritza).1. Aretoa12:30BIG DATA -ANALISI AURRERATUA

Slide12

Startupa lerro batean

Konpainiak euren datuen ezkutuko balorearen bitartez eraldatzea. Big Data eta Analitika aurreratuarekin negozioen arazoei konponbidea aurkitzea.

Kokapena

Bizkaia | Madril - Espainia

Sortzaileak

Jonatan Amenedo

/

Yannick Rudy

/

Elena Mateos

Langile kopurua

5Eraikuntza-urtea2017Produktu/zerbitzuaren deskribapenaEnpresetan ezkutuan dauden datuetatik abiatuta balorea sortzea da gure betekizuna. Askotan, konpainien balorea ezkutuan dago euren datuen atzean, eta gure lana arazoa non ezkutatzen den bilatu eta hari konponbidea ematea da datuak aztertuta.Negozio-arazoei konponbidea ematen dieten tresna analitikoak sortzen ditugu, esaterako, Customer Base Management delako, marketin kanpainen ROI, baliabide energetikoen optimizazioa edo stock-en kontrola.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Eraldaketa digitaleko prozesu bat egiteko orduan, enpresek erronka askori egin behar diete aurre, sarri oso zailak betiko metodologiei jarraituz. Egoera horren aurrean, erabilera kasu arrakastatsuak 6-8 asteko epe laburrean sortzea ahalbidetzen duen metodologia proposatzen dugu.1) Arazoa zehaztea eta “data driven” soluzioak modelatzea.2) Datu-geruza API Gateway bidez abstraitzea.3) Data Driven Tools sortzea. Zein bezero motari dago zuzendua?Marketin zuzendaritza, estrategia, operazio, berrikuntza Bezero nagusiak: FMGC - P&G, Euskaltel, Proximus, Eurostat, ...BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)EUSKALTEL: Euskaltelen bezeroentzat datuetan oinarrituta balioa sortzea.1. Aretoa12:40BIG DATA -ANALISI AURRERATUA

Slide13

Startupa lerro batean

Datuen Analisi Aurreratua Ekoizpenerako eta Hornikuntza Katerako.

Kokapena

Araba - Euskadi

Sortzaileak

Asier Barredo

/

Manuel Coterillo

Langile kopurua

15

Eraikuntza-urtea

2013Produktu/zerbitzuaren deskribapenaLIS-Solutionsek Aholkularitza Logistika eta Datuen Analisi aurreratutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste:Zein arazo/erronka lantzen ditu?LIS_Solutionsek Hornikuntza eta Ekoizpen Kateko Aholkularitza eskaintzen du, B.I tresnak eta Datuen Meatzaritzako tresnak baliatuta, hurrengoei aplikatuta:Zein bezero motari dago zuzendua?Logistika hobetu behar duen edo haren inguruan aholkularitza behar duen edozein enpresa izan daiteke gure bezero, 100 eta 1.500 langile bitartekoa, eta 30 milioi eurotik gorako fakturazioa duena. Gure bezeroen zorroak hurrengo sektoreak hartzen ditu: industria, elikagaiak, farmazeutikoa, automobilgintza, merkataritza elektronikoa, aeroespaziala eta energetikoa. LIS-Solutionsen lehenengo helburua sektore desberdinetan ateak irekitzen laguntzeko erreferentziak biltzea izan da. Egun merkatuan dugun posizioari esker, Big Data kontzeptua Hornikuntza eta Operazio Katera aplikatu dugun lehenengo konpainietako bat izatea ahalbidetu du. BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)ELAY: Berckhoff automataren programazio berezia berariazko ereduak barneratzeko gaitasuna har dezan.Kontroleko dorre logistikoakMantentze-lan prediktiboa Eskaeraren aurreikuspenaStocka, baliabideak eta prozesuak optimizatzea Floten eta banaketa-sareen kudeaketaIkusgarritasuna eta trazabilitateaEkoizpenaren logistikaBiltegien diseinuaWhat if aztertzea Arriskuen simulazioa eta kudeaketaMurrizketen eta itoguneen detekzioaBusiness Intelligence. Kontroleko dorreakMantentze-lanak eta analisi prediktiboaDatuen meatzaritzaKudeaketa efizienteaBig Data /IoT Logistikari aplikatuta.BlockChain: Hornikuntza-katearen kudeaketa1. Aretoa12:50BIG DATA -ANALISI AURRERATUA

Slide14

Startupa lerro batean

SKOOOTIK AlchemyML erreminta unibertsalean oinarritutako Machine Learning irtenbideak garatzen dituen startupa da.

Kokapena

Gipuzkoa - Euskadi

Sortzaileak

Unai Martinez

/

Iñigo Esnal

/

Marta Porroy

Langile kopurua

5Eraikuntza-urtea2012Produktu/zerbitzuaren deskribapenaAlchemyML motor intuitiboa da, interfaze erabilerraza eta analisi prediktiboko zerbitzua eskaintzen duena, enpresaren beharrei egokitu daitekeena, eta arazo mota eta datuen ezaugarri guztientzat.AlchemyMLk irtenbide “Unibertsala” izateko helburua du, datuen analisia eta Machine Learning delakoa egiteko, informazio-iturri eta aurreikuspen ataza egiteko aukeratutako edozein atributurentzat.Zein arazo/erronka lantzen ditu?AlchemyMLk datuak ustiatzeko, eraldatzeko eta kargatzeko (ETL) prozesua automatizatzen du, kalitatezko Machine Learning zerbitzua eskaintze aldera. AlchemyML bitartez Machine Learningaren unibertsalizazioak balio erantsi handiko teknologia jartzen du bezeroen eskura, modu erraz, bizkor eta eskalagarrian.Zein bezero motari dago zuzendua?SKOOTIKek industria eta zerbitzuen sektoreko bezeroen beharrak asetu nahi ditu makinen hutsegiteak, martxa eta bezeroen erakartzean, stocken optimizazioa edo energia kontsumoaren aurreikuspen kasuei erantzuna emateko, adibidez.Egun, gure produktua garatzen ari gara, industria sektoreko bezeroekin probak egiten, eta aurreikuspen emaitza onak lortzen ari gara. AlchemyMLk oso harrera ona izan du gure bezeroen artean, eta euren konpainien ikuspegi orokorragoa ari dira lortzen.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)BATZ: Fabrikazio-prozesuen modelizazioa eta optimizazioa analitika aurreratuko tekniketatik abiatuta.1. Aretoa13:00BIG DATA -ANALISI AURRERATUA

Slide15

Startupa lerro batean

Ordezko piezen, kontsumigarrien eta makinen mantentze-lanetarako erreminta berezien stock-aren optimizaziorako softwarea.

Kokapena

Madril

- Espainia eta Toulouse - Frantzia

Sortzaileak

Francisco Inglés

/

Nicolás Hornillos

/

Mario Inglés

Langile kopurua6Eraikuntza-urtea2015Produktu/zerbitzuaren deskribapenaOBUU Tolosako Airbus Bizlab Season #01 barruan dago, eta Madrilgo Europako Espazio Agentziaren Business Incubation Centre delakoan ere dago. OBUUk ordezko piezen, suntsigarrien eta makina konplexuen (trenak, hegazkinak eta itsasontziak, esaterako) mantentze-lanetarako erreminta berezien optimizaziorako softwarea garatzen du. Erabiltzaileek stockaren maila optimoak zehaztu ditzakete. Ondorioz, haien inbertsioa murriztu eta eskasia arriskua gutxitu eta erabilgarritasuna areagotu ahal izango dute.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Eskasia-arriskua edo gehiegizko inbertsioa? Aeronautikako, itsasontzien, trenen eta beste hainbat sektoretako mantentze, konponketa eta azterketa zentroen (MRO zentroak) benetako beharrei erantzuna ematen dien softwarea da OBUU. Hari esker, lehiakortasuna areagotzen da bai prezioan bai erantzuteko denboran, TAT gisa neurtuta (Turn-Around-Time). Prezio aldetik lehiakorrak izan behar direnez, MRO zentroek ez dute erreminta zehatzen ordezko piezak ordezkatzen gehiegi gastatu behar eta, aldi berean, ezin dute eskasia-arriskua areagotu.Zein bezero motari dago zuzendua?Dagoeneko monetizatzen hasi da OBUU TECH, eta hainbat sektore eta herrialdetako bezero-zorroa badu: trenen edo hegazkinen fabrikatzaileak, tren edo hegazkin OEMak, MRO zentroak, aerolineak, hiri higikortasuneko enpresak edo azpiegituren kontratistak, esaterako.Berretsitako bezeroak: Airbus / Talgo / Ferrovial / Everis / Knorr-bremse / Metro of Madrid / P3group / Sogeclair Aerospace / General Electric Digital / Daher aerospace.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)REPSOL - PETRONOR: Biltegiaren kudeaketaren optimizazioa.1. Aretoa13:10BIG DATA -ANALISI AURRERATUA

Slide16

Startupa lerro batean

Datuen analisiko irtenbideak eskaintzen ditugu energia aurreztu eta industrietako prozesuen eraginkortasuna ahalik eta gehien areagotzeko.

Kokapena

Araba - Euskadi

Sortzaileak

Javier García Sedano

/ E

neko Arbizu Kastañiza

Langile kopurua

11

Eraikuntza-urtea

2008Produktu/zerbitzuaren deskribapenaOPTIMITIVEk prozesuen industrientzat denbora errealean energia aurrezteko zerbitzu berritzaile bat eskaintzen du. Adimen artifizialean oinarritutako software berritzaile baten bitartez da posible. Gure merkatuan energia asko kontsumitzen duten prozesuak erabiltzen dituzten industriek aurki ditzakegu. Gure produktuari esker, energia etengabe optimiza daiteke, modu dinamikoan eta autodoigarrian, RTO aurrezte aldera.Zein arazo/erronka lantzen ditu?OPTIBAT® aplikazioak eta hark eskaintzen dituen onurak kontuan hartuta, hurrengoak dira OPTIMITIVEren merkataritza estrategian xede-sektoreak: elkarbizitza, esperientzia eta kalitate egiaztatua baloratzen duten industria enpresak. Teknologiaz eta etekinaz arduratzen diren enpresak. OPTIMITIVEk 1 M eurotik gorako energia kontsumoa duten ekoizpen-prozesuak erabiltzen dituzten enpresak hautatu dituzte.Zein bezero motari dago zuzendua?Industria enpresei eta prozesuen industriei.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)Proiektua zehazten ari da oraindik.RTO Bezero nagusiak:Industrias Dimo, Air Liquide, Puertollano, Sagunto, Fundiciones Estanda, Papresa, Molins Industrial, Tudela-Veguin, Cimalux, Titan, ….DATA ANALYTICSen Bezero nagusiak: KAP, Ormazabal, DDF, MckPolimeros, Energyworks, ICOGME, Azucarera, Extragol, BBE, MOH, Scottish Power, Urbina, Befesa, Gerdau, Aurubis, Clairefontainte, Condat, Indonesia, SCA, Tupras, Petronor, Aramco, SCCC, Titan Kiln, Vidrala, …BIG DATA -ANALISI AURRERATUA

Slide17

Startupa lerro batean

Industria sareetako segurtasuna SDNan oinarritutako atzitze-kontrol bidez, negozio-politikekin kudeatuta.

Kokapena

Bizkaia - Euskadi

Sortzaileak

Jokin Garay

/

Jon Matias

/

Eduardo Jacob

/

Juanjo UnzillaLangile kopurua4Eraikuntza-urtea2016Produktu/zerbitzuaren deskribapenaFlowNAC SDNan oinarritutako atzitze-kontroleko soluzioa da, zeinak enpresa eta industria sareen segurtasuna areagotzen duen. Zero Konfiantzako eta mikro-segmentazioko eredu bat baliatuta, baimendutako konexioetara konektatuta dauden gailuen atzitzea mugatzen da. Identitatean oinarritutako gidalerroen definizio zentralizatuak IT eta negozioaren arteko komunikazioa erraztu eta kudeaketa errazten du, eta konektatuta dauden gailu guztien ikuspegi argia eta eguneratua ematen du.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Konektibitatea 4.0 Industriaren oinarrizko eskakizuna da, baina arrisku berriak ere sortzen ditu, betidanik isolatuta egon diren gailuek ziber-erasoak izan ditzaketelako. Informazio galerak edo erabilgarritasun ezak inpaktu kaltegarriak eragin ditzake negozioaren jarraitutasunean. Sare korporatiboen betiko IT soluzioak ez dira behar bezala egokitzen industriara. Baliabideak babestu baino espero diren onurak lortzea ahalbidetuko duten irtenbide berriak behar dira.Zein bezero motari dago zuzendua?Gure xede bezeroa industria enpresa ertain eta handiak dira, zeinak 4.0 industriaren teknologiak hedatzen ari diren eta segurtasuna behar dutela badakiten. Ondorioz, sarearen segurtasuna hobetu eta 4.0 Industriak beharrezkoa duen konektibitatea emateko irtenbidearen bila ari diren enpresak.Egun, FlowNAC irtenbidearen bi pilotu ari gara garatzen. Lehena Danobat Groupekin, sarearen segurtasuna SDN bitartez egiaztatzeko, konektatutako Makina-erreminta inguruneekin erabilia izateko. Bigarrena BATZekin, enpresaren sare osoa ziurtatzeko, bulegoak eta tailerra barne, bai wired bai wireless bitartezko konexioa, mikrosegmentazio bide eta autentifikatutako ekipoentzako gidalerroen hedapen automatikoaren bitartez.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)BATZ: Sareen segurtasuna areagotzea abian diren arriskuen analisian oinarrituta.DANOBAT GROUP: SDN sareek zibersegurtasunean gure esfortzuak osa dezaketela probatzeko proiektu pilotua.2. Aretoa10:40ZIBERSEGURTASUNA

Slide18

Startupa lerro batean

RELYUMek datuak biltzeko funtzioak, edge computing, komunikazio aurreratuak eta zibersegurtasuna ekipo berean bateratzen ditu.

Kokapena

Bizkaia - Euskadi

Sortzaileak

Armando Astarloa Cuéllar

/

Mikel Idirin González

/ Jesús Lázaro Arrotegui / Unai Bidarte Peraita

Langile kopurua

13

Eraikuntza-urtea2010Produktu/zerbitzuaren deskribapenaAzken ekipoa (RELYUM) sistema kritikoentzat: komunikazio gaitasunak bateratzen dituzten industria ekipoak, edge computing, sentsore bidez datuak biltzea eta segurtasuna gailu berean.Aholkularitza eta pertsonalizazio zerbitzuak, RELYUMen oinarrituta.Industria komunikazioko modulu eta txartelak, komunikazio espezifikoko aplikazioentzat neurrira eginak.IP Coreak Networkingerako (HSR/PRP, Ethernet, TSN), Sinkronizazioa (IEEE1588 based) eta Zibersegurtasuna FPGAentzat.Zein arazo/erronka lantzen ditu?RELYUMek komunikazio, sinkronizazio eta zibersegurtasuneko irtenbide berritzaileak eskaintzen ditu sistema kritikoentzat, haietan, IT/OT munduen arteko etengabeko bateratzeak dakartzan erronkei erantzuna emateko. Sektore elektrikoak, industriak, garraioak eta sektore aeroespazialak operazio seguruak eta eskuragarritasun handia bermatuko duten plataformak eskatzen dituzte. RELYUMek “dena batean” kontzeptuan oinarritutako produktu bakar baten beharrari erantzuten dio.Zein bezero motari dago zuzendua?Fabrikazio prozesuak digitalizatu eta optimizatzeko produktu eta zerbitzuak behar dituzten industria konpainiak. Aholkularitza, PRODUKTUA eta pertsonalizazioa eskaintzen ditugu, IT/OT arloak bikain bateratzeko (komunikazioak, sentsore fusioa, edge computing eta zibersegurtasuna).Bezero nagusiak: Industrialak (Microdeco, Hutchinson, Masa), Elektrikoak (UTE, DNV), Sistema kritikoak (AP Sensing).BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)ITP: Makinen arteko konexioa/kontrol eta alertak denbora errealean burutzeko instalazioak. 2. Aretoa10:50ZIBERSEGURTASUNA

Slide19

Startupa lerro batean

Zibersegurtasun aktiboa jabetza intelektualaren lapurretaren, informazio ihesaren eta industria sistemetako mehatxuen aurrean.

Egoitza:

Gipuzkoa - Euskadi

Sortzaileak

David Barroso

/

Fernando Braquehais

/

Daniel Brett

Langileak

16Eraikuntza-urtea2015Produktu/zerbitzuaren deskribapenaDistributed Deception Platform delakoak enpresa handiak iruzurreko sareetatik sortutako arerioen mehatxuzko datuekin babesten ditu enpresa handiak. Konfiantza alertak detektatzea eta erantzun aktiboa denbora errealean. Kontraadimen kanpainen diseinua, inplementazioa, monitorizazioa eta haiek burutzea automatizatzen du pertsonaliza daitezkeen aktibo digitalen bitartez. APIak bistaratzeak, eta haien multzo aurreratuaren txostenak eta analisiak ziber-adimenerako tresna boteretsu eta malgua ematen digute.Arazoen konponketaModu ekonomiko eta eraginkorrean barneratzen du segurtasuna dagoen operazio-teknologian (OT) eta SCADA erabil dezaketen sistemetan.Arerio aurreratuen iruzur teknologiarekin babesten du jabetza intelektuala. Kontrolatu eta administratu ezbeharrak denbora errealean.Detektatzen direnean mehatxuei aurre egin erantzun automatikoekin eta eskuzko erantzunekin.Kontraadimen zentroak ezbehar, kanpaina, arerio eta merkataritza inpaktuari buruzko informazio guztia panel batean biltzen ditu. BezeroakCounterCraftek txikizkako salmentako enpresa handiekin, telekomunikazioko arloarekin eta finantza eremuarekin, gobernuekin eta poliziarekin egiten du lan. CISOrekin egiten dugu zuzenean lan, eta hura izango da proiektuaren jabea. Egunerokotasuna ingeniari edo segurtasuneko analista batek zuzenduko du.Bezeroek barneratuaEgungo bezeroak: 8Egungo PoCak: 4 (burutzen)Pipelinea: 15 eskuorriPartaidetzaren batez besteko tamaina: 150 K / urtea / errepikatuaBezeroaren batez besteko tamaina: enpresa handiaBezeroen erakundeentzako ohiko eskakizunak:SOC segurtasun ahalmena (edo NOC) eta SIEM Sistema eta Balioak, edo zibersegurtasuneko mehatxuen adimen-txostenak erabiltzen ditu.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)ARCELOR MITTAL: Zibersegurtasun aktibo teknikoen aplikazioa.GRUPO ELECNOR: Kontraadimeneko plataforma baten diseinua, martxan jartzea eta laguntza. 2. Aretoa11:00ZIBERSEGURTASUNA

Slide20

Startupa lerro batean

Enigmediak fitxategi digitalak babesten ditu fabriketan, eta datuen ihes arriskua gutxiagotu eta mehatxu aurreratuak saihesten ditu.

Kokapena

Gipuzkoa - Euskadi

Sortzaileak

Gerard Vidal

/

Carlos Tomás

Langile kopurua

10

Eraikuntza-urtea

2012Produktu/zerbitzuaren deskribapenaEnigmediak neurrirako zibersegurtasuneko irtenbideak garatzen ditu datuen transmisioa edozein ingurunetan babesteko eta gure bezeroei produktu eta sistema seguruagoak fabrikatzen laguntzeko. Zifratze-teknologia patentatu dugu, Kaosaren teorian oinarritutakoa, eta egun aurki daitezkeen zifratzeko ohiko irtenbideak baino hiru aldiz sendoagoa eta % 95 eraginkorragoa. Teknologia hori edozein motako gailuekin erabil daiteke, kalkulu potentzia guztiekin, eta etekinean eragin gabe.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Zifratzeko erabiltzen dugun teknologiak ohikoek dituzten kontsumo konputazionalari, energetikoari eta banda-zabalerari lotutako gabeziak konpontzen ditu, zeina IoT/IIoT sareetan datuen jabetza babesteko mekanismoak atzitzea zailtzen duten. Enigmediak IoT / IIoT plataformei konektatutako gailuei hurrengo funtzioak ematen dizkie: zifratze sendo eta arina informazioa transmititu, gakoen kudeaketa dezentralizatua eta datuen atzitze granulaturako.Zein bezero motari dago zuzendua?IoT gailuen hardware fabrikatzaileei eta telekomunikaziokoei.IoT eta IIoT software irtenbideen garatzaile eta integratzaileei.Azken urtean zehar, Negozio-eredua aldatu dugu, komunikazio mugikor seguruetatik OEM eta enpresa handientzako teknologia lizentziak ematera. Horregatik, ezin dugu gure bezeroen berri eman. Halere, esan dezakegu hainbat kontzeptu-proba egin ditugula (PoC) bertikaletako hainbat eragilerekin, datuen sareekin esaterako (APAC eta AEBko hornitzaile nagusiak) eta sateliteen komunikazioekin ere.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)DANOBAT GROUP: Industria hardwarea enkriptatzeko proiektu pilotua.2. Aretoa11:10ZIBERSEGURTASUNA

Slide21

Startupa lerro batean

Software probak, ONGI EGINAK.

Kokapena

Araba - Euskadi

Sortzaileak

Álvaro del Ser

/

Eneritz Zubizarreta

/

Jose Aracil

Langile kopurua

50Eraikuntza-urtea2014Produktu/zerbitzuaren deskribapenaGlobe Testing software probetan eta sistemen monitorizazioan espezializatutako konpainia teknologikoa da.Hasiera-hasieratik, etengabe ari gara bezeroen eta baliabideen kopurua areagotzen gure espezializazio maila handiaren eta zerbitzuen entrega-ereduaren ondorioz.Gure profesional guztiek pasio bera dute: zure softwareak zuk espero zenuen bezala funtzionatzea lortzea.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Softwarea edonon dago, ez bakarrik gure ordenagailuetan eta mugikorretan. Sistemen konplexutasuna modu esponentzialean areagotzen da, are gehiago gauzen Interneta aztertzen badugu.Kode hori guztia ongi doala ez da hautazkoa. Sistemek guk espero bezala funtzionatzea bermatu behar dugu.Globe Testingek industriako enpresa liderrei gailuek funtzio, etekin eta segurtasun eskakizunak betetzen dituztela bermatzen laguntzen die.Zein bezero motari dago zuzendua?Madrilen kokatua, Globek Alemanian, Suitzan eta Espainian egiten du lan, eta sektore bertikaletako enpresa handi eta ertainei ematen die zerbitzua: industria, aisialdia, bankua eta aseguruak, turismoa, zerbitzuak, merkataritza elektronikoa eta telekomunikazio sektoretakoak, esaterako.Gure salmenta-estrategiak marketin modernoaren (lineako kanaletan eta “push” jardueretan oinarritua) eta bikaintasun teknikoa xede duten betiko salmenta teknikak nahasten ditu (ahoz ahoa eta ingeniariak erabiltzen ditu).Hauek dira egun ditugun bezero batzuk: Inditex, Scania, Vueling, Osakidetza, FCC, El Corte Inglés, Telefónica, Swisscom, Banco Sabadell, Caja Rural, Caja Mar, Zurich Seguros.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)EUSKALTEL: Erabiltzaileak Euskaltel Taldeko Gauzen Interneteko zerbitzu berrietan izandako esperientziaren monitorizaziorako sistema automatizatua abian jartzea.2. Aretoa11:20ZIBERSEGURTASUNA

Slide22

Startupa lerro batean

Muturretik muturrerako fabrikazio gehigarriko irtenbideak: aplikazioetan/diseinu optimizatuan/ekoizpenean esperientzia.

Kokapena

Araba - Euskadi

Sortzaileak

Gaizka Grajales / Jose Ramón Mangana

Langile kopurua

12

Eraikuntza-urtea

2014

Produktu/zerbitzuaren deskribapena

MIZAR muturretik muturrerako bazkidea da bezeroen diseinu eta fabrikazioko prozesuan, Fabrikazio Gehigarrian (FG): aplikazio potentzialak identifikatzen ditu eta diseinuan parte hartzen du, kontzeptutik hasi eta xehetasun txikienera arte eta beharrezkoak diren prototipo, lanabes edo azken piezak FG bidez fabrikatzen ditu, eta, beharrezkoa denean, haiek osatzen ditu,MIZAR Balio Erantsi handiko aplikazioetan oinarritzen da (epe laburrak eta geometria konplexuak lehenengo unitatetik hasita), medikuntzarako, industria aeroespazialerako, industriarako...Zein arazo/erronka lantzen ditu?Egungo irtenbideak hobetzea hauengatik:-Malgutasuna (funtziorako diseinatua): unitate bakarrerako ere forma konplexu bideragarriak sortzea.- Arintasuna (merkatura ateratzeko denbora): fabrikazio kontzentratu digitaleko prozesua.- Bideragarritasuna (xahutzea murriztea): kostuak oro har murrizten uzten du.Ondorioz, egungo arazoak konpontzen dira baina, gehienbat, etorkizuneko hobekuntzak ahalbidetzen dira bezeroen antolaketarako tresnak eta kultura zehazten baitira.Zein bezero motari dago zuzendua?Goi balio erantsiko produktuen diseinuan, garapenean eta fabrikazioan parte hartzen duen industria konpainia oro, prototipo eta tresna aurreratuen erabileraren bitartez etengabeko hobekuntzan diharduena eta, irtenbide aurreratuak aplikatzen dituena.MIZARek sektore aeroespazialean, medikuan eta industrian ditu bezeroak.MIZARek 4.0 industriaren paradigman aldatzen laguntzen die enpresei, haien MALGUTASUNA / ARINTASUNA / KOSTUA hobetze aldera. Une honetan, arintasunean gabiltza lanean, baina aplikazioen historialak sortzeak eta diseinu-prozesuen bilakaerak 3 ardatzak aberasten dituzte. BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)MAIER: Automobilgintzako osagai termoplastikoentzat fabrikazio gehigarriko teknologia desberdinen inplementazioari lotutako proiektuak hurrengo arloetan: hautemateetan, moldeak txertatzea (hozketa) eta desplazagarriak.2. Aretoa11:30ADDITIVE MANUFACTURING

Slide23

Startupa lerro batean

Industria produktuak diseinatzeko eta eraikitzeko modua Fabrikazio Gehigarriko teknologia bitartez eraldatzen duten ingeniari adituak.

Kokapena

Araba - Euskadi

Sortzaileak

Fernando Ohárriz / Alberto Ruiz de Olano

Langile kopurua

9

Eraikuntza-urtea

2014

Produktu/zerbitzuaren deskribapena

Automobilgintzarako, aeronautikarako eta medikuntzarako produktuen prototipoak zein azken tresna berritzaileenak garatu eta fabrikatzen ditugu. Optimus 3D teknologia gehigarrietan eta punta-puntako materialen eta fabrikazio-ekipoak dituzten diseinuko gaitasun aurreratuak dituzten ingeniari talde batek osatzen du. Haren helburua bezero bakoitzaren beharrentzat irtenbide INTEGRALAK, arinak eta optimoak eskaintzea da.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Fabrikazio gehigarri integrala, hasieratik bukaerara.Zure produktuak hobetuko ditugu fabrikazio gehigarriari esker. Kontzeptuaren diseinutik hasi, parametroen analisia eta irtenbide eraginkorrenaren analisi topologikoa egin, fabrikazio gehigarriaren abantailei onura atera, eta bezeroaren helburua lortzeko beharrezkoak diren ekoizpen eta prozesu ondorengoak egin arte. Alderantzizko ingeniaritza zerbitzua alda daitezkeen geometriak eskaneatutako objektuetatik abiatuta lortzeko.Zein bezero motari dago zuzendua?Ohiko fabrikazioa baino urrutirago joan nahi duten industria enpresak. Abantaila paregabeak ematen dituzten ingeniaritza eta fabrikazio soluzioetan elkarrekin egiten dugu lan, automobilgintza, industria aeronautiko eta medikuko sektoreetako enpresekin bereziki.Gaur egun, hedatzen ari gara, eta guregana itzultzen diren 100 bezero baino gehiago ditugu, hainbat industria sektoretakoak, besteak beste: Aernnova, CAF, Mercedes Benz Vitoria, Fagor, Airbus, Kongsberg Automotive, Danobat, Irizar edo Euskal Osasun Zerbitzua (Osakidetza).BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)AERNNOVA: Metalezko osagai aeronautikoak fabrikatu eta muntatzeko prozesuentzako fabrikazio gehigarri bidez tresneria berria garatzea.CAF: Metalezko fabrikazio gehigarriko teknologian barneratzea, teknologia eta fabrikazio horretara zuzendutako prototipoen diseinua berriz egitea balioztatze geometrikoa, dimentsionala, mekanikoa eta egiturakoa egiteko. 2. Aretoa11:40ADDITIVE MANUFACTURING

Slide24

Startupa lerro batean

Beso robotikoekin punta-puntako 3D inprimaketa, edozein industria-fabrikatzaile 4.0 Industrian sartzea ahalbidetuko diona.

Kokapena

Kantabria

- Espainia

Sortzaileak

Guillermo Baraja

/

Adolfo Nadal

/ César Baraja / Paloma Baraja

Langile kopurua

-Eraikuntza-urtea2011Produktu/zerbitzuaren deskribapenaNaotech teknologiari esker, 3Dko hurrengo belaunaldia aurkeztu dezakegu. Teknologia horri esker hiru dimentsioko espazioan dagoen puntu bat betetzeko ahalmena gainditzen da, eta ohiko geruzaz geruzako logika ez da beharrezkoa izango. Inprimatzeko erabil daitezkeen material guztietara egokitu daiteke eta aldez aurretik inprimatzeko dauden eskakizunak ere gaindi ditzake. Ondorioz, 3Dtan modelatu, integratu eta inprimatu ahal izango dute guztiek, geometria, diseinu eta tamaina guztietan.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Orain arteko 3D inprimaketa-teknologia pieza txikiak eta prototipo bizkorretan oinarritu da. Egun, fabrikazio gehigarriko enpresa liderrek inbertsio handiak ari dira egiten prototipo bizkorren eta fabrikazio prozesu osoen arteko zirrikitua txikiagotzeko, beste teknologia batzuk baliatuta. Naotech teknologiak elkarreragite guztiz berria ekarri du, eta 3Dtan inprimatzeko dimentsio berri bat sortu du.Zein bezero motari dago zuzendua?Naotechek ikusi du guztiz merkaturatutako sistema batek hainbat sektoreren bitartez balioa eman dezakeela, salgaiak, ibilgailuak, petrolioa eta gasa, itsas sektorea, aeroespaziala, eraikuntza, medikua, energia-sorrera, elikagaiena, ehunena...Naotecheko helburua fabrikazio robotikoko sektorean parte hartzen duen edozein konpainia izan daiteke. Horren barruan, ekipoa helburu desberdinekin ohiko operazioetan robot industrialak erabiltzen dituztenei dago zuzenduta. BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)GRUPO ALCOR: Anisotropia zuzentzen duen eta Fabrikazio Gehigarriaren arloan konpainiaren garapenak sendotzen dituen 3Dtako inprimaketa-softwarea.2. Aretoa11:50ADDITIVE MANUFACTURING

Slide25

Startupa lerro batean

Tinta sortu berri bat (Nano Silver Ink), iraunkorragoa, malguagoa eta etekin hobea ematen duena.

Kokapena

Ontario -

Kanada

Sortzaileak

Hadi Hosseinzadeh

/

Ehsan Marzbanrad

Langile kopurua

4

Eraikuntza-urtea2016Produktu/zerbitzuaren deskribapenaNanoCnetek “Nanosilvex” garatu du, nanomaterial sortu berria, zeinak eroale malgu gardenen edo ez gardenen arauak aldatzen dituen. Nanosilvexen propietate soilek aukera onena bihurtzen dute gailu elektroniko berriak sortzeko, ukipen bidezko panelak, pantailak, sentsoreak, antenak, leiho adimentsuak eta berogailuak, zirkuitu gardenak eta eroankortasun handia behar duten aplikazioak egiteko, adibidez.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Eroale gardenek, ITOak barne, eta metalezko nanohariek, mugak izaten dituzte. ITO, oro har erabiltzen den eroale gardena, garestia eta hauskorra da. Teknologia gainerakorrak, zilarreko nanohariak barne, garestiak izaten dira eta ez dute asko irauten.Gure irtenbidea ITO eta zilarreko nanohariak ordeztu ditzakeen zilarrezko nanoegitura aparta da. Etekin ona ematen du, eroankortasun eta malgutasun handia ditu, eta egonkorra eta iraunkorra da estres termikoko, kimikoko eta elektrikoko egoeretan.Zein bezero motari dago zuzendua?Gailuak fabrikatzen dituzten enpresek, sektore aeroespazialeko enpresek eta fabrikaziokoek tinta eroale iraunkor bat nahi dute, eta merkea, film eroale garden edo ez gardeneko aplikazioentzat.Gaur egun, beta programak exekutatzen eta probak egiten ari gara, eta merkatuko hainbat sektoretako enpresa anitzek gure produktua probatu nahi izan dute, aplikazio espezifikoentzat formulazio bereziak egin ditugu eta haien erantzuna jasotzearen zain gaude.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)SENER: NanoSilvex materialean oinarritutako tinta eroalea garatu eta balioztatzea industria aeronautikoan erabiltzen diren aluminioz eta titanioz fabrikatutako uhin-giden kostua murrizteko eta haien kalitatea hobetzeko. 2. Aretoa12:30BESTELAKO TEKNOLOGIAK

Slide26

Startupa lerro batean

TedCas mundu mailan liderra da Giza-makinaren komunikazioan, bai osasunaren industrian zein 4.0 sektoreetan.

Kokapena

Nafarroa - Espainia

Sortzaileak

Jesus Perez-Llano

/

Gerardo Caballero

/

Enrique Muñoz

, Marta DiezLangile kopurua9Eraikuntza-urtea2012Produktu/zerbitzuaren deskribapenaTedCasek efizientzia eta segurtasuna areagotzen ditu eta, gainera, operazioen kostuak murrizten ditu. TedCasen operazio-prozesu osoan lagunduko dizugu: entrenamenduan (errealitate birtualaren eta areagotuaren bitartez), plangintzan (errealitate birtualarekin eta mistoarekin) eta baita operazio-atazetan ere (ahots eta keinu bidezko kontroleko sistemarekin medikuen eta industriako ekipamenduentzat).Zein arazo/erronka lantzen ditu?Kalitate-ikuskariek ikuskaritza utzi eta ordenagailura joan behar izaten dute datuak sartzera. Horrek denbora galtzea eta efizientzia jaistea dakar, eta giza akatsak ere eragin ditzake. Ahots-kontrolaren bitartez kalitatea ikuskatzeko gure sistemari esker, datuak lanpostu batetik sar daitezke, eta irudiak atera, alarmak denbora errealean konfiguratu... Gizakion akatsak murrizteko, denbora aurrezteko eta efizientzia areagotzeko.Zein bezero motari dago zuzendua?Kalitate sistema hobetu eta efizientzia areagotu nahi duten industria sektoreko enpresak.Osasun sektorean 5 herrialde ditugu. Industria bertikalean gure bezero nagusiak automobilgintzan eta aeronautikan aurkitzen dira (SKF, Grupo VW, Aernnova, ITP, RockWool…). BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)AERNNOVA: Aernnova beharrei egokitutako irtenbidea garatzea kalitate kontrolaren eremuan, teknologia eta funtzio guztiak barne, fabrikazioko eta barne-logistikako behar guztiak estaltze aldera. GRUPO ALCOR: Ahots- eta keinu-errekonozimendu teknologia gailu medikuetan aplikatzea.ITP: Likido sartzaileen eta X izpien bitartez azterketa bisualetan urrutitik ikusi eta operazioak grabatzea. LR/X izpien 3. Mailako zentroen arteko laguntza errealitate areagotu bidez.2. Aretoa12:40ERREALITATE BIRTUALA/AREAGOTUA

Slide27

Startupa lerro batean

4.0 industrian gaitze eta mantentze irtenbideentzako Errealitate Birtualeko inguruneetan edukiak sortzen espezializatutako Startupa.

Kokapena

Bizkaia - Euskadi

Sortzaileak

Emiliano Garayar

/

Ramón

Garayar

Langile kopurua

17

Eraikuntza-urtea2016Produktu/zerbitzuaren deskribapenaInboundVR lankidetzarako gune birtuala ematen duen soluzio integratua da, non hainbat lekutan dauden langileek gauza bera ikusi eta elkarreragin ahal izango duten ekipamendu birtualari esker, zeinak erreproduzitutako aktiboen itxura, jarrera, fisikoa eta erabilera bikain simulatuko duen.Zein arazo/erronka lantzen ditu?Enpresaren partetik, 1) desplazamendu birtuala eta etxerako lana edo urrutiko lana erabiltzea talentuzko jende gehienak, eta 2) mundu osotik sakabanatuta dauden barne edo kanpo talentuak erraz atzitzeko aukera. Dauden soluzio teknikoek (Skype, IM) oso erantzun mugatua eskaintzen dute, are gehiago fabrika adimentsuen beharrentzat, eta 3D objektuekin denbora errealean elkarrekiten dute.Zein bezero motari dago zuzendua?Instalazioak hainbat lekutan dituzten industria konpainiak, fabrikazioa edo makinaria aurreratua edo ekipoa eremu arriskutsuetan erabiltzen dutenak, eta ekipo teknikoak mundu osoan zehar sakabanatuta dutenak edo bezeroak, hornitzaileak edo bazkideak hainbat eskualdetan dutenak.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)Gure soluzioari etekin handiena aterako dieten enpresak segurtasunean, mantentze-lanetan edo ekipo berezien operazioan langile ugari dituztenak dira, esaterako, automobilgintzako, ekipoen eta makineria fabrikazioan, Petrolioan eta Gas sektoreetan lan egiten duten enpresak...InboundVR tresna aparta izango da mundu osoan dauden eta instalazio desberdinek diseinurako (ingeniaritza) eta prestakuntzarako (segurtasuna, mantentze-lanak) elkarrekin lan egitea behar duten industrientzat. Harremanetarako pertsonaFAGOR EDERLAN: Langileei arriskuak hobeto detektatzen, arrisku egoera horien inguruko erabakiak hartzen eta haien ondorioak aztertzen lagunduko dien entrenamendu birtualeko sistema.MERCEDES BENZ VITORIA: Prototipoetan perdoien azterketa egiten laguntzea.2. Aretoa12:50ERREALITATE BIRTUALA/AREAGOTUA

Slide28

Startupa lerro batean

Irtenbide berritzaile eta pertsonalizatuak doitasun handiko kontakturik gabeko neurketak egiteko eta fabrikatutako piezetan edo osagaietan akatsak detektatzeko.

Kokapena

Gipuzkoa - Euskadi

Sortzaileak

Jose María Gallego Basarte

-

Jesus Mari Herrasti

-

Jose Finó Balerdi

Langile kopurua

7Eraikuntza-urtea2012Produktu/zerbitzuaren deskribapenaLinean kontakturik gabe neurketak egiteko eta akatsak Holografia Konoskopiko teknologia berria baliatuta detektatzeko soluzio pertsonalizatuak. Teknologia horri esker, beste teknologiekin atzitzerik ez zeuden lekuetara irits gaitezke, eta neurketen kalitate gorena eskaini dezakegu. Irtenbide horiek makinan, prozesuan edo koordenatu bidez 3D neur ditzakeen makina batean barnera daitezke. Zein arazo/erronka lantzen ditu?Igorritako laser izpiaren eta islatzen duenaren arteko lerrokatzeari esker, hau da: laser izpia norabide berean doa eta itzultzen da, baina aurkako noranzkoan. Horri esker, geometria konplexuak, zulo sakonak, zuloak... doitasun (±1µm arte) eta abiadura (20.000 puntu/s.) handiarekin neur daitezke, ezinezkoa beste teknologiekin, palpagailuaren tamainarengatik, kontaktuan, edo laser triangulazioaren kasuan, sor daitezkeen itzalengatik.Zein bezero motari dago zuzendua?Gure bezeroak piezak edo osagai elkartu edo lanabesak fabrikatu eta haien neurri zehatzak behar dituen edo doitasun handiko digitalizazioa behar duten fabrikatzaile edo pieza muntatzaileak izan daitezke.Bezero nagusiak: COPRECI, METAGRA, MERCEDES BENZ, GESTAMP, SIDENOR, ARCELOR MITTAL, TEKNIKER, MATZ ERREKA, FAGOR EDERLAN, METAGRA, RPK, KIRO GRIFOLS. BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)GESTAMP: Ikusmen artifiziala demostratzeko prototipo bat garatu eta eraikitzea kontakturik gabe luzatze-akatsak izan ditzakeen zona zehatzetan xaflaren lodiera neurtzeko.MERCEDES BENZ VITORIA: Muntatze gordinean xaflaren kalitatearen kontrola beso robotiko baten bitartez eta teknologia konoskopikoko sentsore baten bitartez egindako eskanerra baliatuta.SIDENOR: Ikusmen artifizialean oinarrituta geziaren neurketako sistema automatiko bat garatzea.IKUSPEN ARTIFIZIALA2. Aretoa13:00

Slide29

Startupa

lerro batean

Muntatze-prozesuaren eta kalitate-kontrolaren eskuzko optimizazioa zaintza-kameren bitartez ikuspegi artifiziala baliatuta.

Kokapena

Lisboa - Portugal

Sortzaileak

Ricardo Santos

/

Mauro Peixe

Langile kopurua

5

Eraikuntza-urtea2017Produktu/zerbitzuaren deskribapenaHeptasense hodeian sortutako plataforma bat da, zeinaren bitartez instalazioetan jarritako kamerak konektatzen diren eskuz muntatzeko prozesuetan egiten den lana ikasi eta ebaluatzeko, gorputzeko jarrerak aztertu eta haien segimendua eginez denbora errealean. Informazio hori web-panel oso intuitibo batean antolatuko da, enpresarena, eta hari esker prozesuak eta kalitate-kontrola hobetu ahal izango dira. Zein arazo/erronka lantzen ditu?Industria iraultzatik, muntatze-lerroetako denborak estatikoak dira kronometroa erabiltzen duen pertsona baten arabera. Kalitate-kontrola eskuz egiten da eta akatsak izan ditzake. Heptasensek konpainiari bizkorrago kronometra daitezkeen prozesuak zein diren jakiten laguntzen dio, ekoizpena areagotu eta kalitate-kontrolaren efizientzia areagotzeko, denbora errealean egiten baitu.Zein bezero motari dago zuzendua?Eskuzko lanaren menpeko fabrikazio instalazioak dituzten enpresak.BIND 4.0 esparruan garatutako proiektua(k)MERCEDES BENZ VITORIA: Eskuzko lanpostuan prozesu-betetzearen kontrola. IKUSPEN ARTIFIZIALA2. Aretoa13:10

Slide30